Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flores

Indonesiako uhartea (Ekialdeko Sonda). 14.275 km2 eta 1.249.052 biztanle, ondoko uharte txiki batzuetako biztanleekin batera. Hiriburua: Ende. Uharte bolkanikoa da eta sabanek estaltzen dute osorik. Malaysiarrak eta papuak dira bertako biztanleak. Nekazaritza (artoa, kokoa).  v  Historia. Portugesek aurkitu zuten Floresko uhartea, eta izen hori eman, XVI. mendean. 1667. urtean holandarren esku geratu zen. Gaur egun Floresko itsasoa ere deitzen zaio Sondako itsasoari.