Floridablanca, José Moñino y Redondo, kondea
Espainiar politikaria (Murtzia, 1728 - Sevilla, 1808). Karlos III.aren ministroa zen, eta hark eman zion handiki titulua. Espainia aldatuko zuten eraberriketa handiak eragin zituen: herri administraritzako antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; Menorca eta Florida eskuratzea, Sacramento, Fernando Poo eta Annobon Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Gabinetea, San Fernando Bankua sortzea. Karlos IV.ak bere karguetatik kendu ondoren, Napoleonen erasoa hasi arte politikatik urrun bizi izan zen; orduan Batzar Zentrala sortu zuen erasotzailearen kontra borrokatzeko.
- Flores, Edmundo
- Flores
- Florey, Sir Howard Walter
- Flórez, Juan Diego
- Florida
- Floridablanca, José Moñino y Redondo, kondea
- florin
- Floris de Vriendt, Cornelis
- Floris de Vriendt, Frans
- Florit Capella, José
- Flory, Paul John