Flórez, Juan Diego
Perutar tenorea (Lima, 1973). Musika ikasketak egin zituen Liman eta Filadelfian (AEB). 1996an egin zuen debuta, Rossiniren “Matilde di Shabran” opera kantatuz, eta txundimena sortu zuen berehala, goi-erregistroak interpretatzeko ahalmen harrigarriagatik, ahots-piroteknia hutsetik haragokoa. Egun, munduko tenore onenetakotzat daukate. Munduko opera antzoki nagusietan kantatu du (Milan, New York, Londres, Viena, Parsi, Salzburgo, Zurich, Madril, Bartzelona, San Frantzisko eta Erroma, besteak beste), orkestra-zuzendari onenen zuzendaritzapean. Sari asko irabazi ditu eta Peruko ohore-dominarik garrantzitsuena jaso du.