Flores Kaperotxipi, Mauricio
Gipuzkoar margolaria eta idazlea (Zarautz, 1901 - 1997). Margolaritza ikasketak Madrilen egin ondoren Frantzia, Italia, Belgika, Holanda eta Espainiako museo askotatik igaro zen maisu zahar eta gazteengandik ikasten jarraitzeko. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Elgetan bizi zen baina Bilbo frankisten esku geratu zenean Argentinara erbesteratu behar izan zuen (1937). Idazle eta kazetari gisa Pintores vascos y no vascos (1947), Arte vasco (1954) eta Pablo Uranga (Vida, obra y anécdotas del pintor Pablo Uranga, 1963) biografia lanak eman ditu argitara. Obra nagusiak: Muerte de San Francisco, Carta de América, Pastor vasco eta Marinos.
- Flor, Roger de
- Flora
- flora
- Florentzia
- Florentzio
- Flores Kaperotxipi, Mauricio
- Flores, Carlos
- Flores, Edmundo
- Flores
- Florey, Sir Howard Walter
- Flórez, Juan Diego