Flores, Carlos
Espainiar arkitektoa (Toledo, 1928). Madrilgo Arkitektoen Eskolan lortu zuen doktoregoa (1958). Mendebaldeko arkitektura garaikidearen historialari eta kritikari garrantzitsuenetako bat da. Arkitekturaren teoria landu izan du batez ere, eta Europa nahiz Ameriketako izen handiko hainbat aldizkaritan parte hartu izan du. 1961ean argitaratu zuen lanik ospetsuena, Arquitectura española contemporánea. 1962. urteaz geroztik Hogar y Arquitectura aldizkariko zuzendaria da, eta Architectural Design aldizkariko lankidea. 1973an Museo de Arte Contemporáneo Españoleko Arkitektura saileko aholkulari izendatu zuten. Beste lan batzuen artean ditu: Arquitectura popular española (1973), La España popular: raíces de una arquitectura vernácula (1979), Gaudí, Jujol y el modernismo catalán (1982), Pueblos y lugares de España (1991).