Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flandes, Ekialdeko

Belgikako probintzia. Mugak: iparrean Holanda, ekialdean Anberes eta Brabanteko probintziak, hegoan Hainaut eta mendebalean Mendebaleko Flandes. 2982 km2. 1.330.422 biztanle (1985). Hiriburua: Gante. Hiri nagusiak: Alost, Audenarde, Eeklo, Gante, San Nikolas eta Termonde. Zabaldi buztintsu bat da Ekialdeko Flandes, inguru guztia hartzen duen Escaut ibaiaren haranean.  v  Ekonomia. Garia, lihoa, garagarra eta olio landareak ematen ditu. Baratzeak, ehungintza, larrugintza, garagardogintza, azukre findegia, xaboigintza.