Flandes
, Mendebaleko. Flandesko lurraldea, Belgikako estatuaren barnean. Mugak: iparraldean eta ipar-mendebalean, Ipar Itsasoa; mendebalean eta hegoaldean, Frantziako Nord departamendu flandestarra; hego-ekialdean, Hainaut; ekialdean, Ekialdeko Flandes eta ipar-ekialdean, Holandako Zeelanda lurralde flandestarra. 3.134 km2. 1.088.655 biztanle (1985). Hiriburua: Brujas. Hiri nagusienak: Ypres, Thielt, Roeselare, Ostende, Furnes, Dixmude, Kortrijk eta Brujas. Ordoki bat da, eta hegoan eta ekialdean mendixka batzuk ditu (Flandesko mendiak). Itsasertza hareazko mendixkez beterik dago, eta hondartza ospetsuak ditu (De Panne, Knokke). Lys eta Yser ibaiek eta ubide askok gurutzatzen dute (Ostende, Damme). v Ekonomia. Lihoa, oloa, garagarra, lupuloa, tabakoa, atxikoria ematen ditu. Abere hazkuntza. Garagardogintza. Larrugintza. Azukre eta gatz findegiak. Ospetsuak dira bertako puntuzko esku-lanak.