Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

flamenko 1

iz. Zool. Fenikopteridoen familiako hegaztia, 1,30 m inguru dena garai (Phoenicopterus ruber). Kuba eta Bahama uharteetako flamenko gorria ere esan ohi zaio. Luma zuri-gorriak, moko horia, hanka eta lepo luzeak izaten ditu. Animalia txikiak, uretako soinberak eta oskoldunak jaten ditu, baina belar mota batzuk ere bai. Bizitzeko, leku lohitsuak, ur gaziko aintzira inguruak ditu gogoeneko. Antilletako uharteean, Afrika erdialdean, Asiako hego-mendebalean eta Mediterraneo itsasora ematen duten Europako lurraldeetan bizi izaten da. Flamenko nanoa (Phoeniconaias minor), Andeetako flamenkoa (Phoenicoparrus andinus) eta flamenko gorria (Phoenicopterus ruber) dira mota nagusiak.