Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flamsteed, John

Ingeles astronomoa (Denby, 1646 - Greenwich, 1719). Berak proposaturik sortu zen Greenwicheko behatokia 1676an, Karlos II.aren garaian, eta hark “erregeren astronomo” izendatu zuen. Argizagiak eta izar distiratsuak aztertu zituen. Azterketarako tresneria eta teknikak hobetu zituen; bere izena daraman proiekzio metodo bat paratu zuen (maparen erdiko meridianoa eta lerro zuzenetan egindako paraleloak eta beste lerro kurbatuak dituena), eta Historia caelestis Britannica idatzi zuen (hil ondoren argitaratua, 1725ean); 3.000 izarren kokaera jasotzen da bertan.