Flaminio Nepos, Caius
Politikari eta jeneral erromatarra (Trasimenon K.a. 217an hila). 232tik aurrera alderdi demokratikoko buruetako bat izan zen. Senatuko alderdiaren kontrako borroka gidatu zuen plebeko tribuno zela. 223an kontsul, 220an zentsore, eta 217an berriro kontsul izendatu zuten, Kartagoren kontrako bigarren gerran, eta Trasimenon garaitu eta hil zuten. Zentsore zela, Flaminio zirkua eraiki zuen eta via Flaminia hasi zuen.