Flamarique Biurrun, Victoriano
Nafar apaiza, kooperatibismoaren aitzindaria (Beire, 1872 - Tarazona, Zaragoza, 1947). Erriberriko apaiza izan zen 1903-1927 urteetan era Tarazonako kalonjea 1927-1947 urteetan. Erriberriko biztanleak, laborariak gehienak, gatazkan bizi ziren XIX. mendeaz geroztik salgai zeuden herri lurrak zirela eta. Flamariquek 25 urte eman zituen Eliza katolikoaren elkarlana kooperatibista erabili nahian. Horretarako, erakunde ezkertiarren sindikatoek eta ELA-STV sindikatu kristauak ez bezala, klasen arteko adostasun eta elkar-ulertzearen bila lan egin zuen. 1904. urtean Erriberriko Caja Rural delako kutxa sortu zuen; hurrengo urtean Larragako kutxarekin egin zuen bat; 1908an 40 ziren. 1911. urtean 140 bazkide zituen Bodega Cooperativa Olitense sortu zuen. 20. urteetako krisiak eman zion amaiera Flamariquek gogotik bultzatu zuen Erriberriko kooperatibismoari.
- flakezia
- flakia
- flako
- flakotasun
- flamandar
- Flamarique Biurrun, Victoriano
- flamenko 1
- flamenko 2
- Flaminio Nepos, Caius
- Flamsteed, John
- Flanagan, Barry