faradio
iz. Elektr. Kapazitate elektrikoaren neurketa unitatea. F sinboloaz adierazten da. Adierazpen absolutua hau du: kondentsadore elektriko baten kapazitate elektrikoa, bere xaflen artean volt bateko potentzial diferentzia dagoenean eta coulomb bateko karga elektrikoz kargatua dagoenean. Kapazitate hori oso handia denez, berorren zatikiak erabiltzen dira: mikrofaradioa = 10-6 F, nanofaradioa = 10-9 F, pikofaradioa = 10-12 F.