FAO
(Food and Agriculture Organisation, Eusk. «Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea») Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritzako Erakundea. 1945ean sortu zen, eta Erroman du egoitza. Hauek ditu helburu nagusiak: arrantza, baso eta nekazaritza produkzioa hobetzea, lur eta ur baliabideak hobetzeko lan egitea eta teknika aurreratuen berri ematea, izurriteei aurre egitea, nekazariaren lan baldintzak hobetzea, elikadura maila eta, oro har, bizi maila jasotzea.