Faria, José Benigno de Almeida
Portugaldar idazlea (Montemor-o-Novo, 1943). 1962an idatzi zuen lehen nobela, Rumor Blanco, J. Joyce eta W. Faulknerren estiloko teknika literarioak erabiliz. Portugalgo lehenaldi epikoaren oihartzunez zipriztinduta, saga nazional moderno bat osatzeko asmoari heldu zion, eta asmo horretan, A Paixão (1965), Cortes (1978), Lusitânia (1980) eta Cavaleiro Andante (1983) tetralogia idatzi zuen. Alentejoko familia latifundista bat protagonista duen lan horretan, identitate nazionalaren aurkikuntza helburu duela, kontzientzia historikoa sortzen ahalegintzen da Faria.
- faradio
- faraoi
- fardel
- Farel, Guillaume
- Fargue, Léon-Paul
- Faria, José Benigno de Almeida
- Farina, Giovanni Maria
- Farinelli
- faringe
- faringitis
- farisau