Farabi, Al
(Abu Nasr Muhammad ibn Tarkhan ibn Uzalagh, Al Farabi deitua; Europan, Alfarabius) Filosofo musulmana (Farab, Turkestan, 872 - Damasko, 950). Bagdaden bizi zan zen. Ibn Sinaren irakaslea izan zen eta Aristotelesen filosofia landu zuen batez ere. Aristotelesen eta Platonen pentsamenduak bateratu nahi izan zituen (Platon eta Aristotele: bi jakintsuen dotrinak batera). Filosofia politikoari buruzko idatzi batzuk (Hiriaren gobernurako liburua; Platonen Legeak obrari buruzko iruzkinak), obra mistikoak eta musikari buruzko saiakera garrantzitsu bat utzi zituen Al Farabik.