Fargue, Léon-Paul
frantses olerkaria (Paris, 1876 - Paris, 1947). Mallarméren jarraitzailea zen. Verlaine, Jammes eta Laforgueren bideari jarraituz, lirikotasun neurtu batean azaldu zituen bere fantasia, oroitzapenarekiko leialtasuna eta tristura, prosazko poemetan edo bertso askeetan (Tancrède, 1895; Poèmes, 1912; Pour la musique, 1914). Ohiko ez diren irudiz betetako hizkuntza oparoa erabili zuen; bere sorterriari kantatu zion (D’après Paris, 1932; Le Piéton de Paris, 1939) eta Parisko gizartea, artistak eta eskulangileak goraipatu zituen bere kroniketan (Haute Solitude, 1941; Refuges, 1942; Lanterne magique, 1944; Méandres, 1947; Portraits de famille, 1947).