Fantin-Latour, Henri
Frantses pintorea (Grenoble, 1836 - Buré, 1904). Aitarekin egin zituen diseinu ikasketak; ondoren Boisbaudranen lantegian lan egin eta Louvren kopia ugari egin zituen. Berak pintatutako izadi hiletan eta lore sortetan naturalismoaren aztarnak igartzen; osperik handiena, ordea, erretratuek eman zioten, askotan ia argazkiak balira bezala eginak. Bere garaiko pertsonaia ezagunen talde erratratu ederrak egin zituen (Un atelier aux Batignolles, 1870).
- Fano, Michel
- Fanon, Frantz
- fantasia
- fantasma
- Fante, John
- Fantin-Latour, Henri
- FAO
- Farabi, Al
- Faraday, Michael
- faraday
- faradio