Faraday, Michael
Ingeles fisikari eta kimikaria (Newington, 1791 - Hampton Court, 1867). Saioen bitartez (1820-1823) korronteen izaera magnetikoaren funtsa agerian jartzen saiatu zen, eta horrek lehenengo dinamoa egiteko bidea zabaldu zuen; indukzio elektromagnetikoa aurkitu zuen (1831), korronte jarraiko lehen sorgailua asmatu zuen, eta era horretara Barlow-en makinaren bihurgarritasuna erakutsi; elektrolisiaren lege kuantitatiboak finkatu ondoren (Faradayren legeak), gertaera elektrostatikoetan dielektrikoek duten eragina aurkitu zuen (1837), polarizazio biragarri magnetikoa (1845), eta gero, diamagnetismoa aurkitu ondoren (1845), materiaren tasun magnetikoak orokorrak direla frogatu zuen eta gertaera elektrikoak eta magnetikoak ez direla urrutian une berean eragindako ekintzak, dielektrikoak eraginak baizik (1823). Bestalde, kloroa eta beste gas batzuk kristaldu zituen (1823), bentzola aurkitu zuen (1824) eta berun borisilikatoaz kristal astun bat egin zuen (1825-29). Egin zituen aurkikuntzak zenbait liburutan bildu ziren: Elektrizitateari buruzko ikerketa esperimentalak, 1839-1855; Kimikari eta fisikari buruzko ikerketa esperimentalak, 1859-1861. v Faradayren konstantea. ik. faraday. v Faradyren legeak. ik. elektrolisi. v Faradayren zilindroa. Metalezko zilindro erako hodia, bertara sartzen diren gorputzen karga elektrikoa ezagutzeko erabiltzen dena.
- fantasma
- Fante, John
- Fantin-Latour, Henri
- FAO
- Farabi, Al
- Faraday, Michael
- faraday
- faradio
- faraoi
- fardel
- Farel, Guillaume