Épinal
Frantziako ipar-ekialdeko prefetura hiria, Mosela ibaiaren ertzean (Vosges-Lorrena). 42.810 biztanle. Saint-Maurice basilika (X-XIII. m.); udaletxea (XVIII. m.) eta etxe zaharrak. Vosgesko Museoa eta herri eskulturaren nazioarteko museoa (Épinalgoa ospetsua izan da aspaldidanik). Mekanika industria, kotoigintza eta altzarigintza. v Historia. X. mendean sortu zuten hiria, Spinalium izenaz. 1867. urtetik aurrera ekonomia hazkunde nabarmena izan zuen, bertan finkatu ziren Alsaziako ehuleei esker. Bigarren Mundu Gerran guztiz hondatuta geratu zen hiria.