Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

epirogenesi

iz. Geol. Lurrazalaren eremu handiak hartzen dituen goranzko edo beheranzko mugimendu tektonikoa. Luze irauten du eta erradioaren zentzuan hedatzen da. Higadurak, glaziarrak urtzeak eta antzeko gertaerek hautsitako oreka isostatikoa berdintzera jotzen du.  v  Mugimendu epirogenikoak. Lur plaken arteko desoreka berdintzen duten lurrazal azpiko korronte plastikoak. Batez ere itsasertzeko plataforma kontinentaletan gertatzen dira. Gaur egungo mugimendu epirogeniko ezagunena Eskandinaviako penintsula hartzen duena da, hura estaltzen zuen izotz geruza urtzean gorantz ari baita orain.