epilepsia
iz. Med. Gorputz dardarak eta konortea galtzea ezaugarri dituen burmuineko eritasuna, ustekabean sortu eta sarri errepikatzen dena entzefaloko neuronen deskarga elektrikoak direla medio. Euskal Herriko Iparraldean «erortzeko mina» deitzen zaio. v Bi dira mota nagusiak: gaitz handia (dardaraldiak, begi ninien mugimendua, hortz karraska, mihiari hozka egitea, konortea galtzea, gorputza zurruntzea, lerde jarioa eta loaldi luzea), eta gaitz txikia (konortea tarteka galtzea denbora laburrez, soin adarren zurruntzea eta dardarak lo egitean edo esnatzean). Eritasuna herentziaz har daiteke edo burmuinean izandako urratu batek sor dezake.