Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epiro

(Gr. Epeiros) Balkanetako penintsulako eskualdea, Greziako ipar-ekialdean eta Albaniako hegoaldean. Lurralde menditsua da. Hiri nagusiak: Arta, Dodona, Ioannina, Preveza, Suli.  v  Historia. Antzinatean erreinu askea izan zen, eta Pirro (K.a. 318-272) izan zen bertako erregerik ospetsuena. Erromaren kontra garaile atera zen. Baina Paulus Emilius erromatarrak eskuratu zuen K.a. 148an. 1205-1318 bitarteko urteetan Bizantzioko inperioaren barnean egon zen (Epiroko despoten garaia). 1430. urtean, turkiarren esku geratu zen, baina bertako biztanleek saio ugari egin zituzten haiek kanporatzeko (Skanderbeg, 1444-1468; Ali Patxa Tebelengoa, 1788-1822). Balkanetako Lehen Gerraren ondoren, Greziak bereganatu zuen Epiroko alde bat (1881) eta iparraldea Albaniaren mendean geratu zen (lurralde autonomoa 1912an).