Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

epiornis

iz. Zool. Ostrukaren antzeko hegazti korrikalaria, dagoeneko desagertua (Aepyornis maximus). 450 kilo inguru izaten zituen, eta 3 metrotarainoko garaiera har zezakeen. Haren hezurrak eta arrautzak aurkitu izan dira Madagaskar uharteko zenbait zingiratan. Gainerako lekuetan Plaistozeno garaian galdu bazen ere, Madagaskarren 1650 aldera arte bizi izan zen hegazti mota hau.