Epipaleolitoa
Historiaurreko aldia, Paleolito Aroaren bukaeratik Mesolitoaren hasiera bitartean hedatzen dena. v Epipaleolitoak Würm izeneko azken glaziazioaren bukaeratik Mesolitoa arte iraun zuen, Neolitoko ekonomiaren lehen zantzuak agertu ziren arte, alegia. Garai hura igaro aldia izan zen gizonaren bizimoduari eta kulturari dagokionez, Paleolito Aroko bizimoduaren ordez, Neolitoko ekonomia agertu baitzen. Garai hartan klima aldatu zen eta gizonaren elikadura eta bizimodua ere bai; adibidez, harria lantzeko teknikak hobetu ziren. Maglemosko, Tardenoisko eta Azil kulturak, esaterako, Epipaleolitokoak dira.
- epilepsia
- epileptiko
- Epimeteo
- Épinal
- epiornis
- Epipaleolitoa
- epiploi
- Epiro
- epirogenesi
- episiotomia
- episklera