Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epikarmo

(Gr. Epikharmos) Antzinako Greziako poeta (Kos uhartea, K.a. 525 - Sirakusa, 450). Greziako komediaren sortzailetzat hartua da, ohiturak ikusteko jarrera satirikoagatik, eta gaien trinkotasun eta berrikuntzagatik. Sirakusako egunoroko bizitzako gertaerak jasotzen zituen (Nekazaria, Lapurrak, Potinak) eta mitoen parodia biziak moldatzen zituen (Heraklesen haserrea, Ulises iheslari) bere obretan. Obra osoa ez da gorde, baina geratzen diren zatiei haren zorroztasuna eta gatza igartzen zaizkie.