Henrike Ia
Kardinala. Portugalgo erregea, 1578tik 1580era (Almeirim, Santarem, 1512 - Almeirim, Santarem, 1580). Portugalgo inkisidore nagusia eta Lisboako kardinala zen. Bere iloba Sebastian Portugalgo erregea hil zenean egin zuten errege eta handikiak eta goi mailako elizgizonek Portugalgo koroa Espainiako Filipe II.aren esku jar zezaten lortu bazuen ere, ez zen Espainiako erregea erregegai izendatzera ausartu, ongi baitzekien Portugalgo hirietako ordezkariak erabaki horren aurka zeudela. Hil zenean, Filipe II.a Portugalen sartu, Cratoko abade eta erregegaiak gidaturiko gudarosteen aurrean nagusitu eta Portugalgo errege izendatu zuen bere burua.