Henrike Ia Beauclerc
Ingalaterrako erregea 1100-1135 bitarteko urteetan (Salby, Yorkshire, 1068 - Gisors, 1135). Gilen Konkistatzailearen semea eta Gilen II.a Gorriaren ondorengoa izan zen. Roberto II.a, bere anaia eta oinordekoa zena, erregetzatik kendu zuen 1100. urtean eta haren mendean zegoen Normandiaz jabetu zen 1106. urtean. Amaiera eman zion Ingalaterran Inbestiduretako auziari. Bere alaba Matilde utzi zuen oinordeko, baina Estebe Bloiskoa izan zen hurrengo erregea.