Henrike Ia Gaztelakoa
Gaztelako erregea, 1214-1217 bitartean (1203 - 1217). Alfontso VIII.aren eta Leonor Ingalaterrakoaren semea. Errege izateko adina izan aurretik, bere arreba Berenguela eta Alvaro Núñez de Lara izan ziren haren erregeordeak. Istripu batean hil ondoren, Berenguelak bere seme Fernando III.aren eskuetan utzi zuen Gaztelako koroa (1217). Fernando III.ak Gaztela eta Leongo erresumak batu zituen 1230. urtean.