Henrike I
Txori-ehiztaria. Germaniako erregea, 919tik 936ra bitarteko urteetan (876 - Memleben, 936). Saxoniako dukea (912) eta Konrado I.aren ondoren erregea izan zen, Saxoniako etxeko lehenengoa. Lotaringiaz jabetu ondoren (925), eslaviarren aurka borrokatu zen (Pragako konkista, 929) eta hungariarrei eutsi zien beren mugetan (933). Oton I.aren aita izan zen.