Henrike Harroa
Bavariako dukea 1126-1139 urteetan (1102 - Quedlinburg, 1139). 1137. urtean Saxoniako duke egin zuen Germaniako enperadore Lotario III.ak; ondoren Toskanaz eta Matilde kondesaren lurraldeez (Cremona, Ferrara, Mantua, Modena eta Reggio) jabetu zen. Enperadore aukeratu ez zutelarik, ez zuen Konrado III.a enperadoretzat onartu nahi izan eta lurralde guztiak galdu zituen.