Díez Canedo, Enrique
Espainiar idazle eta itzultzailea (Badajoz, 1879 - Mexiko, 1945). Beste askoren artean Heine, Francis Jammes eta Verlaine poeten lanak itzuli zituen La poesía francesa (1913, Frantziako poesia) bilduman. Prosagileei dagokienez, berriz, Montaiganeren eta Wellsen lanak itzuli zituen. Arte eta literatura kritikaria izan zen batez ere. Lan aipagarriak Los dioses del Prado (1931, Pradoko jainkoak), El teatro y sus enemigos (1939, Antzerkia eta bere etsaiak), Conversaciones literarias (1921, Literatura Elkarrizketak) idazkiak eta Versos de las horas (1906, Orduen bertsoak), La sombra del ensueño (1910, Ameskeriaren itzala) eta Epigramas americanos (1928, Ameriketako epigramak) poema liburuak.