Dietrich, Marlene
(Maria Magdalena von Losch, Marlene Dietrich deitua) Alemaniar antzezlea, Estatu Batuetan hiritartua (Berlin, 1902- Paris, 1992). Josef von Sternberg zuzendariaren Der blaue Engel (Aingeru Zuria, 1930) filmarekin hasi zen ospea hartzen; gero Hollywood-era joan zen zuzendari berarekin, ospe handia hartu zuten filmak egitera: Morocco (Maroko, 1931), Shanghai Express (Shanghaiko expresoa, 1932), Blonde venus (Enperatriz horaila, 1934), Desire (Desioa, 1936), The flame of New Orleans (New Orleansko garra, 1940), etab. Nazien aurkako jokaera garbia izan zuen bere bizitzan eta obretan.