Díez Usabiaga, Rafa
Gipuzkoar politikari eta sindikalista (Lasarte-Oria, 1956). Herri Batasunakoa eta LAB sindikatukoa. Informatika ikasketak egin zituen eta 1974an Lasarteko Michelin lantegian hasi zen lanean. Hamahiru urtez egin zuen lan bertan. Orduan jada langileen arazoen inguruko ardura azaldu zuen, patronalari aurre eginez. 1976an sartu zen LAB sindikatuan, greba baten harira. 1986an Espainiako Parlamenturako hautatu zuten Herri Batasuna taldean, eta hiru legegintzaldiz izan zen diputatu. 1998az geroztik Euskal Herritarrokeko legebiltzarkidea da Eusko Legebiltzarrean. 1992an LABeko idazkari nagusi izendatu zuten Joselu Cerecedaren ordez. 1996. eta 2000. urteetako biltzarretan bere karguan berretsi zuten. LAB eta ELA sindikatuen arteko lankidetza bultzatu du bere kargutik.