Díez Alaba, Miguel
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1947). Valentzian eta Madrilen egin zituen pintura ikasketak. Diru laguntza lortu eta Parisa joan zen. Erakusketa ugaritan izan du bere obrak erakusteko aukera (Bilbo, Santander, Donostia, New York). Espresionista izan zen hasieran, eta abstrakzio lirikorantz jo du ondoren.