Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deluc, Jean André

Suitzako geologoa, meteorologoa eta fisikaria (Geneva, 1727 - Windsor, 1817). Gotingan irakasle izan zen eta gero erreginaren irakasle Londresen. Beste lan askoren artean, Lettres physiques et morales sur les montagnes et sur l’histoire de la Terre et de l’homme (1779) idatzi zuen. Liburu horretan zioenaren arabera, Lurrak gaur duen itxura hartu baino lehenagotik sei geologia aldi izan dira, eta aldi horiek lotura estua dute Jainkoak mundua sortzeko behar izan zituen sei egunekin.