delta
iz. Alfabeto grekoko laugarren letra. iz. Kim. Alfabeto grekoko laugarren letra, D (larria), d (xehea). v Geogr. Ibaien bokalean eratzen den hareazko gunea, gehienetan hiruki formakoa. Ibaiaren alubioi eramakinak bokalean pilatzean eratzen da delta, urlasterrak golko edo badia bateko ur barearekin topo egiten duenean; ibaia adarretan banatzen da. Europako delta nagusiak Danubiorena, Rodanorena eta Ebrorena dira; Ameriketakoak, Amazonas, Orinoco eta Mississippi ibaienak; Asian, Ganges eta Mekong-enak; Afrikan, Nilorena.