Delvaux, Paul
Belgikako margolaria eta marrazkigilea (Antheit, Huy-etik hurbil, 1897 - Veurne, 1994). Lan inpresionistak egin zituen hasieran, eta ondoren espresionismoari lotu zitzaion 1935era arte. Urte horretan ezagutu zituen De Chirico eta surrealistak. Harrezkero surrealismoari ekin dio. Aipagarriak dira, besteak beste, Bruselako kongresu jauregian jarri zituen horma irudiak eta Crucifixion (1952) obra.