Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Della Porta, Giambattista

Italiar fisikaria eta idazlea (Napoli, 1535 - Napoli, 1615). Medikuntza botanikoari buruzko azterlan ugari egin zuen (Phytognomonica, 1588). Hari zor zaizkio lenteei buruzko lehen lan osoa (Magia naturalis, 1589), gela ilunaren deskribapena eta linterna magikoa. Imanaren ezaugarriak eta ur lurrunaren espantsio indarra aztertu zituen ondoren.