Della Robia
Eskultoreak eta zeramikagile handiak eman zituen Florentziako Erdi Aroko familia ospetsua. Luca Della Robia (1400-1482), Errenazimentuko artista handienetako bat izan zena, da familia honetako kide ezagunenetako bat. Beira lantzen zuen eskultura eskola bat antolatu zuen eta garai hartako esmaltearen teknika hobetu zuen. Lan aipagarriak: Bezpizkundea eta Igokundea (Florentziako katedrala); Ebanjelioak (Santa Croceko eliza); Florentziako katedraleko brontzezko ateak, etab.