Coventry
West Midlans konderriko hiria (Ingalaterra). 313.700 biztanle (1984). Unibertsitatea. Ehungintza (artilea eta zeta). Munta handiko industria: hegazkinak, automobilak, traktoreak, etab. v Historia. XI. mendean sortu zuten Coventry hiria. Erdi Aroan artile eta oihal ospetsuak lantzen ziren Coventryn. 1940. urtean alemaniarren bonbardaketa latzak jasan zituen.