Cowper, William
Poeta ingelesa (Great Berkhampsted, Hertfordshire, 1731 - East Dercham, Norfolk, 1800). Sei urte zituela ama galdu zuen. Tratu txarrak jasan zituen gero eskola lagunengandik. Nortasuna aldatuta bere buruaz beste egiteko saio baten ondoren, urtebete eman zuen eroetxe batean. Bertan idatzi zuen Eroaldi batean idatziriko oharrak liburua. Gero, apaiz estuegi baten eraginak nahastu zuen Cowperren nortasun hauskorra: erlijio arazoak zirela eta, burutik egin zen (1773-1776). Garai honen ondoren, erlijio eta amodiozko poemak idatzi zituen. 1781. urtean Diverting history of John Gilpin balada komikoa idatzi zuen, eta 1785ean The Task (Enigma) poema bilduma. v Erromantizismoaren aitzindaria izan zen.