Covilhão, Pero da
XVI. mendeko portugaldar bidaiaria (Covilha, Beira, ? - Abisinia, 1545). Portugalgo Joan II.a erregeak Indiara bidali zuen, enbaxadore gisa. Arabia, India, Afrika mendebaleko kostaldea eta Etiopia bisitatu zituen. Etiopiako Negusak ez zion itzultzen utzi. Indiara joateko Esperantza Oneko Lurmuturra gainditu zuen lehen bidaiarietarikoa izan zen.