Cowley, Abraham
Ingeles olerkaria (Londres, 1618 - Chertsey, Surrey, 1667). Umetan hasi zen idazten (Poetical Blossoms, Lore poetikoak, 1633). Puritanoak nagusitu ondoren (1651), Frantziara jo zuen eta obra erotikoa, eta oparoagoa, idatzi zuen Parisen. 1654. urte aldera Pindaric Odes (Odak Pindaroren modura) poemak idatzi eta arrakasta handia lortu zuen. Antzerkiak eman zituen. Autobiografia interesgarri bat idatzi zuen: My Self (Ni neu, 1656).