Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Covarrubias

Burgosko herria. 37 km2 eta 802 biztanle. Arlanza ibaia igarotzen da bertatik. Mahastiak, laboreak, fruitu arbolak. Garrantzi handiko herria izan zen Espainiako errekonkistan. v Artea. XVI. mendeko udaletxea, platereskoa. Bertan dago Doña Urracaren dorrea, X. mendean eraiki bide zena eta XIV-XV. mendeetan berritua. Gotiko garaiko kolejiata ospetsua, XIV-XV. mendeetakoa, pintura eta apaindura aberatsez hornitua; barruan zenbait hilobi daude, gotikoak eta platereskoak (Doña Santxarena, Gaztelako lehen kondeena eta Covarrubiasko infanteenak).