Covarrubias, Alonso de
Espainiar arkitekto eta dekoratzailea (Torrijos, 1488 - Toledo, 1570). Haren lehen obrak plateresko estilokoak diren arren (Toledoko San Clemente monasterioa, estilo platereskoan eginiko obra handienetako bat, 1534), Italiako Errenazimentuko ereduari jarraitu zion ondoko lanetan (Alcala de Henaresko artzapezpikuaren jauregia). 1537. urtetik aurrera Karlos V.a enperadorearen zerbitzuan egon zen eta Toledon jardun zuen batez ere (Toledoko Alkazarreko aurrealde nagusia; Gurutze Santua eta San Joan Batailatzailea ospitaleak; Trastamarakoen kapera katedralean). Karlos I.aren garaiko arkitektorik garrantzitsuena izan zen.