Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Covite

(Colectivo de Víctimas del Terrorismo del País Vasco-Terrorismoak eragindako Biktimen Euskadiko Taldea). 1998ko azaroan sortu zen taldea, helburua indarkeriaren biktimen eskubide etiko eta materialak defenditzea eta bake prozesuan oinarrizko erreferentzia izatea duena. Oso kritiko agertu da beti inguru abertzaleetatik bultzatutako bake ekimenen aurrean –Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eragindakoak barne-, eta euskal erakundeei indarkeriaren biktimen eskubideak ez errespetatzea egotzi izan die. Basta Ya plataformaren deialdiekin bat egin izan ohi du.