Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Covadonga

Espainia iparraldeko harana eta leku historikoa, Europa mendien ondoan (Cangas de Onis, Asturias). XVIII. mendeko santutegi ospetsua. v Historia. Tradizioaren arabera, 722. urtean, kristauek, Pelayo buruzagi godoa zutela buru, musulmanak garaitu zituzten Covadongako haran malkortsuetan, gudu latzen ondoren. Guduaren ondoren, Pelayo Asturiasko erresuma kristaueko errege izendatu zuten. Kontakari horretan historia eta elezaharrak nahastuta badaude ere, garrantzi handia izan zuen Covadongak, arabiarrei nagusitu zitzaien Espainiako lehen gune kristaua izan zelako.