Cather, Willa Sibert
Estatu Batuetako eleberrigilea (Winchester, Virginia, 1873 - New York, 1947). Bere lehen eleberriarekin (Alexander´s bridge, Alexanderren zubia, 1912) lortu zuen arrakastaren ondorioz, ordura arteko kazetaritza eta latinezko klaseak utzi eta literaturari ekin zion. Obra nagusiak: O pionniers (1913), My Antonia (1918), A lost lady (Dama galdua, 1923), Death comes for the archbishop (Heriotza datorkio artzapezpikuari, 1927). Kontalari bikaina izan zen.
- Çatal-Hüyük
- Catamarca
- Catania, Ricardo
- Catania
- Catania
- Cather, Willa Sibert
- Katilina
- Katon Utikakoa
- Katon
- Katulo
- Katulo