Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Katilina

(Lat. Lucius Sergius Catilina). Erromatar politikaria (K.a. 108 - Pistoia, K.a. 62). Handiki familia batean sortu zen. Gainbehera etorritako noble batzuek lagunduta, kontsulen aurkako konplot bat prestatu zuen K.a. 65. urtean. Handik bi urtera, Zizeron kontsulak senatuaren aurrean salatu zuen eta Katilinak Erroma utzi behar izan zuen. Katilinaren lagunak atxilotu eta hil egin zituzten. Bera ere Pistoian hil zuten handik urte betera. v Katilinaren nortasuna ilun geratu da. Zizeronek (Catilinariae) eta Salustiok (De conjuratione Catilinae) aurkeztu zuten gazte handinahi eta doilorraren irudia baizik ez da geratu hartaz.