Katulo
(Lat. Caius Valerius Catullus). Erromatar poeta lirikoa (Verona, K.a. 87 - Verona, K.a. 54). Kalimako heleniar poetak Alexandrian sortu zuen eskolako autoreak hartu zituen eredutzat. Lesbiarenganako amodio sutsuz idatzi zituen poesiek osatzen dute bere literatura obra hoberena. Harenak dira, halaber, Tetis eta Peleoren ezteiak eta Attis, alegiazko mitologia.